Kargatzen...

Kontrola ezazu zure
aktiborik garrantzitsuena

Segurtasun integral eta profesionalean adituak
SVC Taldea

Ciber Seguridad

Zibersegurtasuna

Informazioaren segurtasuna kontrolatzeko sistemak, segurtasun-auditoretzak eta zaintza digitaleko zerbitzuak, denbora errealekoak.

Consultoría

Aholkularitza

Areagotu ezazu zure enpresa edo erakundearen, langileen eta informazioaren segurtasuna, plan gidariak, auditoretzak eta segurtasun-azterketak eginez.

Ingeniería

Ingeniaritza

Segurtasun-arazoetarako Aholkularitza Sailak proposatzen dituen irtenbideak gauzatzen ditu, bere ezagutzaz eta ikuspegiaz baliatuz.

Segurtasuna

Zeharkako prozesua

Proposamena: teknologia

eta antolakuntza

Gerta daitezkeen arrisku-egoerei aurrea hartzea, horra erakunde edo enpresa baten segurtasun-egitura eraikitzeko gure oinarria. Prebentzioa eta disuasioa dira gure lanabesak, eta teknikariak eta baliabide fisiko zein teknologikoak erabiltzen ditugu lanerako.

Ahal denaren eta nahi denaren arteko orekari eutsiz egiten dugu segurtasun-sistema bat ezartzeko proposamena, bai teknologikoa bai antolakuntza-alorrekoa, teknologiarik aurreratuena erabiliz azkar detektatu, egiaztatu eta indargabetzeko ezbehar-arrisku oro.

Sistema teknologikoen

eta giza baliabideen kudeaketa

Segurtasun-sistema orok behar du nork kudeatua, horretarako diseinatutako zehaztapen teknikoei eta eragiketa-prozesuei jarraikiz. Segurtasunaren kudeaketako arlo guztietan jarduteko behar diren ezagutza, know-howa eta dagozkien ziurtagiri ofizialak dituzte gure teknikariek eta SVC taldekoek: alarmak hartzen dituzten zentralek, zaintzaileek eta segurtasun-zuzendariek. Etengabeko arreta eskaintzen du Segurtasun Sistemak Kudeatzeko Zentroak (24 orduz egunean, urtean 365 egunez). Operadore- eta gainbegirale-talde bat arduratzen da horretaz; behar dutenean, berriz, enpresako beste sail batzuen laguntza jasotzen dute teknika- eta berrikuntza-alorretarako.

Sistemaren etengabeko

ebaluazioa

Inbertsio orotik espero izaten da itzulkinen bat ekartzea, dirutan edo bestelakotan. Inbertsioa egokia izan den jakiteko, berriz, haren eraginak neurtu eta, ondoren, balioztatu egin behar dira. Segurtasun-sistemak ere etengabe aztertu eta ebaluatu behar dira, haien eraginkortasuna egiaztatzeko.

Horretarako, zenbait ekipo eta prozeduraren bitartez jasotzen ditugu segurtasun-sistemaren ebaluazio orokorra egiteko datuak, eta, gero, txostenak prestatzen, sistemaren arduradunek haren eraginkortasuna zenbatekoa den ikus dezaten.

Hobekuntza-proposamena

Ezerk ere ez du betiko irauten. Denboraren poderioz, aldatu egiten dira egoerak eta inguruneak, bai eta enpresen eta erakundeen premiak ere.

Ingurunearen aldaketa zein premietara eta teknologiaren bilakaerara egokituz joan behar dute segurtasun-sistemek.

Txostenen datuak eta ondorioak oinarri harturik egiten ditugu hobetze-proposamenak, eta haien arabera egokitzen ditugu segurtasun-sistemak egoera berrietara.

Arriskuen eta ahulezien

azterketa

Etengabe ari da aldatzen enpresen eta erakundeen jarduera-eremua, ingurune sozioekonomiko eta teknologikoaren arabera.

Horregatik, enpresa edo erakundearen alor guztiak aintzat hartzen dituen segurtasun-ikuspegi batetik aztertzen ditugu ingurune fisikoaren eta digitalaren mehatxu guztiak, bai eta babestu beharreko ondasunen ahulguneak ere, eta ezbeharren bat gertatzeko arriskuaren maila zehazten dugu.

Grupo SVC

Segurtasun-sistemak kudeatzeko zentroa

Gure zentrotik kudeatzen dira segurtasun-sistemek bidaltzen dituzten alarma-seinaleak, ISO 9001 kalitate-arauaren araberako prozedurei jarraikiz betiere, eta gure profesionalen prebentzio- eta segurtasun-irizpideak aintzat harturik.

Ekipo teknikoen funtzionamendu koherentea eta segurtasun-sistema egoki batean txertatua, hori du helburu zentroak, zeinak behar dituen giza eta teknika-baliabideak erabiltzen dituen horretarako.

Trebakuntza

“Gizakientzako ingurune segurua” ikastaroa

Hau da ikastaroaren helburua: trebatzea publikoarekin harremanetan jarduten diren erakundeko langileak beren lana dela-eta mehatxuak eta/edo erasoak jasotzeko arriskua dakarten egoerak kudeatzen. Trebetasunak eskuratzea estres-ego...

Sarean jarduteko prebentzioari eta jardunbide egokiei buruzko lantegia

Sarea oinarri duten teknologien erabiltzaileei zuzenduak: hezkuntza-alorrari, enpresei eta abarri. Pertsonak ingurune digital seguruan garatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzen ditugu.

Segurtasunaren kudeaketari eta zuzenbideari buruzko goi-mailako ikastaroa

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Prebentzio eta Segurtasun Integraleko Eskolarekin (EPSI) elkarlanean antolatua, ikasleak honetarako trebatzeko:

  • Segurtasun pribatuko erakundeen funtzioak, erantzukizunak, teknikak...

% 100 ikasleen neurrira prestatutako trebakuntza

Agencia de Certificaciones de Ciberseguridad

Aholkularitza eta arriskuen kudeaketa

Barne Ministerioak gaitutako segurtasun-zuzendariek osatzen dute Aholkularitza eta Arriskuen Kudeaketa saila. Eskarmentu handia dute guztiek ere erakundeen arriskuak kudeatzen eta segurtasuna planifikatzen, eta kanpoko segurtasun-zuzendari gisara dihardute Euskadiko eta Espainiako zenbait enpresa-talde handitako segurtasun-sailetan.

Gehiago jakiteko ›

logo encriptia logo svc
Miñanoko bulegoa
Albert Einstein 15,
19. Bulegoa
Arabako Teknologia Parkea
P.K. 01510 Miñao (Araba)
Telefonoa:
+34 945 067 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Bilboko bulegoa
Colon de Larreategi 26, 4.a C
P.K. 48009 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa:
+34 944 666 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Donostiako bulegoa
Paseo Bera-Bera 19,
C.P. 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa:
+34 943 218 293
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Vitoria-Gasteizko bulegoa
Barratxi 8,
C.P. 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)
Telefonoa:
+34 945 278 100
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
2017 © Eskubide guztiak, erreserbatuta.