Kargatzen...

Aholkularitza

Agencia de Certificaciones de Ciberseguridad

Barne Ministerioak gaitutako segurtasun-zuzendariek osatzen dute Aholkularitza eta Arriskuen Kudeaketa saila. Eskarmentu handia dute guztiek ere erakundeen arriskuak kudeatzen eta segurtasuna planifikatzen, eta kanpoko segurtasun-zuzendari gisara dihardute Euskadiko eta Espainiako zenbait enpresa-talde handitako segurtasun-sailetan.

Metodo propioa du Encriptiak hauek aztertzeko: segurtasunaren funtzioak, aktiboak eta ondasunak, mehatxuak, ahulguneak eta babes-sistemak.

Segurtasun korporatiboaz ez ezik, langileen eta informazioaren segurtasunaz ere arduratzen gara eta horretan laguntzen diegu enpresei: plan gidariak, auditoretzak eta segurtasun-azterketak egiten ditugu, eta ikuspegi integralez hornitzen enpresetako sail guztiak. Sistema guztietara iristen da ikuspegi hori: fisikoetara, logikoetara eta trebakuntza-alorrekoetara.

Aholkularitza

Kanpoko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen diegu enpresei eta erakundeei segurtasun integralaren arloan. Zenbait gomendio bideragarri eta eraginkor ematen ditu zerbitzuak, bai eta neurri egokiak ezartzen ere, helburu hau lortzeko betiere: ingurune segurua eratzea erakundeei, produktibitatea eta lehiakortasuna areagotu dezaten, etengabeko hobekuntza-prozesuen metodologia aplikatuz.

Arriskuei, mehatxuei eta ahuleziei buruzko informazioa biltzen dugu eta, ondoren, aztertu, diagnostikoa egin eta babestu beharreko aktiborako zenbait neurri eraginkor proposatu.

  • Segurtasun-auditoretzak

  • Segurtasun-azterketak

  • Segurtasun-plan gidariak

  • Autobabeserako planak

  • Larrialdietarako planak

  • Krisiak kudeatzeko egituren eraketa

Proposamena: teknologia

eta antolakuntza

Gerta daitezkeen arrisku-egoerei aurrea hartzea, horra erakunde edo enpresa baten segurtasun-egitura eraikitzeko gure oinarria. Prebentzioa eta disuasioa dira gure lanabesak, eta teknikariak eta baliabide fisiko zein teknologikoak erabiltzen ditugu lanerako.

Ahal denaren eta nahi denaren arteko orekari eutsiz egiten dugu segurtasun-sistema bat ezartzeko proposamena, bai teknologikoa bai antolakuntza-alorrekoa, teknologiarik aurreratuena erabiliz azkar detektatu, egiaztatu eta indargabetzeko ezbehar-arrisku oro.

Sistema teknologikoen

eta giza baliabideen kudeaketa

Segurtasun-sistema orok behar du nork kudeatua, horretarako diseinatutako zehaztapen teknikoei eta eragiketa-prozesuei jarraikiz. Segurtasunaren kudeaketako arlo guztietan jarduteko behar diren ezagutza, know-howa eta dagozkien ziurtagiri ofizialak dituzte gure teknikariek eta SVC taldekoek: alarmak hartzen dituzten zentralek, zaintzaileek eta segurtasun-zuzendariek. Etengabeko arreta eskaintzen du Segurtasun Sistemak Kudeatzeko Zentroak (24 orduz egunean, urtean 365 egunez). Operadore- eta gainbegirale-talde bat arduratzen da horretaz; behar dutenean, berriz, enpresako beste sail batzuen laguntza jasotzen dute teknika- eta berrikuntza-alorretarako.

Sistemaren etengabeko

ebaluazioa

Inbertsio orotik espero izaten da itzulkinen bat ekartzea, dirutan edo bestelakotan. Inbertsioa egokia izan den jakiteko, berriz, haren eraginak neurtu eta, ondoren, balioztatu egin behar dira. Segurtasun-sistemak ere etengabe aztertu eta ebaluatu behar dira, haien eraginkortasuna egiaztatzeko.

Horretarako, zenbait ekipo eta prozeduraren bitartez jasotzen ditugu segurtasun-sistemaren ebaluazio orokorra egiteko datuak, eta, gero, txostenak prestatzen, sistemaren arduradunek haren eraginkortasuna zenbatekoa den ikus dezaten.

Hobekuntza-proposamena

Ezerk ere ez du betiko irauten. Denboraren poderioz, aldatu egiten dira egoerak eta inguruneak, bai eta enpresen eta erakundeen premiak ere.

Ingurunearen aldaketa zein premietara eta teknologiaren bilakaerara egokituz joan behar dute segurtasun-sistemek.

Txostenen datuak eta ondorioak oinarri harturik egiten ditugu hobetze-proposamenak, eta haien arabera egokitzen ditugu segurtasun-sistemak egoera berrietara.

Arriskuen eta ahulezien

azterketa

Etengabe ari da aldatzen enpresen eta erakundeen jarduera-eremua, ingurune sozioekonomiko eta teknologikoaren arabera.

Horregatik, enpresa edo erakundearen alor guztiak aintzat hartzen dituen segurtasun-ikuspegi batetik aztertzen ditugu ingurune fisikoaren eta digitalaren mehatxu guztiak, bai eta babestu beharreko ondasunen ahulguneak ere, eta ezbeharren bat gertatzeko arriskuaren maila zehazten dugu.

Arriskuen kudeaketa, kanpoko segurtasun-zerbitzuak

Acompañamos a las empresas y organizaciones en la creación del Departamento de Seguridad como un órgano interno propio para el desarrollo de la gestión de la seguridad, incluyendo los medios humanos y técnicos necesarios así como los soportes de administración y gestión para realizar su cometido con la mayor eficiencia y calidad. Aportamos el capital humano de nuestros Directores de Seguridad, con probada experiencia en el desarrollo de sus funciones en los Departamentos de Seguridad que instituciones y empresas han externalizado, planificando y coordinando la gestión operativa de la seguridad del cliente.

Agencia de Certificaciones de Ciberseguridad

Protección de Datos

La protección de datos personales es el derecho fundamental que tienen las personas físicas a controlar su propia información frente a su tratamiento por parte de terceros, sean estos administraciones públicas, empresas o particulares. Garantiza que las personas puedan decidir qué datos personales proporcionar, conocer quién los posee y para qué los usa, y oponerse a su posesión o uso cuando sea ilegítimo o lesivo para su dignidad y derechos. Implica el cumplimiento de una serie de obligaciones y requisitos por parte de quienes tratan datos personales, como el deber de informar, el principio de minimización, la seguridad de los datos, la notificación de brechas o la realización de evaluaciones de impacto. Es decir que se basa en la responsabilidad proactiva de los responsables y encargados de su tratamiento.

Adimen korporatiboa

Adimena zer den? Informazioa jaso, balioztatu, aztertu eta interpretatzearen emaitza, erabaki egokiak hartzeko betiere.
Adimen korporatiboan da espezialista Encriptia, hots, enpresen ezagutza kudeatzen edo, beste era batera esanda, enpresarentzako informazio onuragarria eskuratu eta enpresaren informazio korporatiboa babesten.

  • Due Diligences

  • Merkatu berrietan edo nazioarteratze-prozesuetan murgiltzeko laguntza

  • Enpresa barruan etorkizunean izan daitezkeen iruzurren ikerketa, detekzioa eta prebentzioa

  • Goi-zuzendarien erreferentzien azterketa

  • Aktibo-bilaketa

  • Txostengintza

  • Etengabeko aholkularitza, in situ

  • Atzerriratuen trebakuntza

Metodo propioa dugu hauek aztertzeko: segurtasunaren funtzioak, aktiboak eta ondasunak, mehatxuak, ahulguneak eta babes-sistemak

Kontraneurriak

Kontraespioitzako neurri elektronikoak ezartzen ditugu. (T.S.C.M.) Informazio-ihesak aurkitzeko ekipoak miatzeko eta lokalizatzeko sistemak. Lan konfidentzialak egiteko ekipoak eta berariazko trebakuntza.

Legez kanpoko entzuketa edo zaintza elektronikoak egiteko gailuak (aktiboak zein pasiboak) detektatu eta lokalizatzeko sortuak dira TSCM ekipoak (Technical Surveillance Counter Measures, edo “ekorketa teknikoak”). Beren informazioaren balio handiaz jabetzen diren enpresa eta erakundeentzat dira TSCM zerbitzuak.

  • Telefonoen eta sareen ekorketa

  • Inguruaren ekorketa

  • Begizko ikuskapena

  • Ikuskapen osagarriak

  • Emaitza-txostena

  • Gomendio-txostena

  • Lantalde bereziak

Egoitza nagusia
Albert Einstein 46,
003 bulegoa
Arabako Teknologia Parkea
P.K. 01510 Miñao (Araba)
Telefonoa:
+34 945 067 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Bizkaiako egoitza
Colon de Larreategi 26, 4.a C
P.K. 48009 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa:
+34 944 666 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Gipuzkoako egoitza
Bera-Bera ibiltokia, 19
P.K. 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa:
+34 943 218 293
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Arabako egoitza
Barratxi 8,
P.K. 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)
Telefonoa:
+34 945 278 100
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Nafarroako egoitza
Luis Morondo, 5, Solairuartea
2A bulegoa
P.K. 31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa:
+34 945 067 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
2023 © Todos los derechos reservados.