Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ENCRIPTIAri ohorezko plaka eman dio segurtasun pribatuaren arloan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak segurtasun pribatuaren arloko ohorezko plaka eman dio ENCRIPTIA-Grupo SVC Seguridad enpresari, COVID pandemiaren garaian Arabako Lurralde Historikoan Osakidetzako Segurtasun Zuzendaritzan egindako lanagatik. Joan den urriaren 27an Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egindako ekitaldian, erakundeetako arduradunek plaka hori eman zioten Jon Zuazori ENCRIPTIAren ordezkari gisa.