“Bezeroaren segurtasuna kudeatzeko ekipoen eraginkortasuna” du helburu nagusi Encriptiaren Ingeniaritza Sailak, zeina proiektuaren fase guztiez arduratzen baita:
Hau du oinarri erabiltzen ditugun segurtasun elektronikoko sistemen eraginkortasunak: gure teknikarien trebakuntzaren etengabeko eguneratzea eta berritzea, eta segurtasunaren alor guztietan teknologiarik aurreratuena erabiltzea, bezero bakoitzaren premietara egokituta. Hori dela eta, areagotu egiten da eraginkortasuna, eta gutxitu egiten dira erantzute-denbora eta gorabehera-kopurua, kalitatea urrutitik kudeatzeko gure sistemari esker.