
Sartzen eta irteten den informazio-bolumenaren jarraipena egiten dugu e-SOC zerbitzutik, eta irregulartasunak aztertzen ditugu. Zerbitzua kontratatzeko orduan, zerbitzu-maila aukera daiteke.
Informazioaren segurtasuna areagotzeko modurik onena informazio horrekin lotutako gorabeherak denbora errealean antzematea da. Horrela, arazoa geldiarazteko eta kontrolatzeko neurriak hartzeko aukera egongo da, informazio-ihesak, -bahiketa edo -eraldaketa ekidite aldera.
Saiatzen dugu baimendu gabeko pertsonek, erakundeek edo prozesuek informazioa eskuratzea saihesten eta negozio-prozesuak egoki garatzen. Horretarako, etengabeko hobekuntzako zikloa proposatzen dugu, eraginkortasuna helburu, betiere segurtasun-gastua saihestu nahi diren arriskuek izan ditzaketen inpaktua baino txikiagoa dela bermatuta.
Erakundeen eta enpresen zibersegurtasuna denbora errealean monitorizatzeko eta kudeatzeko ENCRIPTIAk eskaintzen duen zerbitzua da. Zerbitzuak 7x24x365 arreta eskaintzen du. Trebakuntza handiko adituak bezeroen aktibo eta baliabide informatikoak monitorizatu eta babesteko egitekoez arduratzen dira, eta, aldi berean, etengabe egiaztatzen dituzte bezeroak erabiltzen dituen IT edo OT soluzioen funtzionamendu normalean eragina izan ditzaketen jarduera guztiak.
Bezeroaren ekipamenduetan jarritako sistemek informazioa bidaltzen dute SOC-era eta honek nazioarteko estandarrak ezagututa bere kritikotasun mailak sailkatu ondoren, sortzen du mehatxua neutralizatzeko eta bere kalteak arintzeko erabaki egokiak hartzea baimenduko duen alerta.