Barne Ministerioak gaitutako segurtasun-zuzendariek osatzen dute Aholkularitza eta Arriskuen Kudeaketa saila. Eskarmentu handia dute guztiek ere erakundeen arriskuak kudeatzen eta segurtasuna planifikatzen, eta kanpoko segurtasun-zuzendari gisara dihardute Euskadiko eta Espainiako zenbait enpresa-talde handitako segurtasun-sailetan.Metodo propioa du Encriptiak hauek aztertzeko: segurtasunaren funtzioak, aktiboak eta ondasunak, mehatxuak, ahulguneak eta babes-sistemak. Segurtasun korporatiboaz ez ezik, langileen eta informazioaren segurtasunaz ere arduratzen gara eta horretan laguntzen diegu enpresei: plan gidariak, auditoretzak eta segurtasun-azterketak egiten ditugu, eta ikuspegi integralez hornitzen enpresetako sail guztiak. Sistema guztietara iristen da ikuspegi hori: fisikoetara, logikoetara eta trebakuntza-alorrekoetara.
Kanpoko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen diegu enpresei eta erakundeei segurtasun integralaren arloan. Zenbait gomendio bideragarri eta eraginkor ematen ditu zerbitzuak, bai eta neurri egokiak ezartzen ere, helburu hau lortzeko betiere: ingurune segurua eratzea erakundeei, produktibitatea eta lehiakortasuna areagotu dezaten, etengabeko hobekuntza-prozesuen metodologia aplikatuz. Arriskuei, mehatxuei eta ahuleziei buruzko informazioa biltzen dugu eta, ondoren, aztertu, diagnostikoa egin eta babestu beharreko aktiborako zenbait neurri eraginkor proposatu.
Gerta daitezkeen arrisku-egoerei aurrea hartzea, horra erakunde edo enpresa baten segurtasun-egitura eraikitzeko gure oinarria. Prebentzioa eta disuasioa dira gure lanabesak, eta teknikariak eta baliabide fisiko zein teknologikoak erabiltzen ditugu lanerako.
Ahal denaren eta nahi denaren arteko orekari eutsiz egiten dugu segurtasun-sistema bat ezartzeko proposamena, bai teknologikoa bai antolakuntza-alorrekoa, teknologiarik aurreratuena erabiliz azkar detektatu, egiaztatu eta indargabetzeko ezbehar-arrisku oro.
Segurtasun-sistema orok behar du nork kudeatua, horretarako diseinatutako zehaztapen teknikoei eta eragiketa-prozesuei jarraikiz. Segurtasunaren kudeaketako arlo guztietan jarduteko behar diren ezagutza, know-howa eta dagozkien ziurtagiri ofizialak dituzte gure teknikariek eta SVC taldekoek: alarmak hartzen dituzten zentralek, zaintzaileek eta segurtasun-zuzendariek. Etengabeko arreta eskaintzen du Segurtasun Sistemak Kudeatzeko Zentroak (24 orduz egunean, urtean 365 egunez). Operadore- eta gainbegirale-talde bat arduratzen da horretaz; behar dutenean, berriz, enpresako beste sail batzuen laguntza jasotzen dute teknika- eta berrikuntza-alorretarako.
Inbertsio orotik espero izaten da itzulkinen bat ekartzea, dirutan edo bestelakotan. Inbertsioa egokia izan den jakiteko, berriz, haren eraginak neurtu eta, ondoren, balioztatu egin behar dira. Segurtasun-sistemak ere etengabe aztertu eta ebaluatu behar dira, haien eraginkortasuna egiaztatzeko.
Horretarako, zenbait ekipo eta prozeduraren bitartez jasotzen ditugu segurtasun-sistemaren ebaluazio orokorra egiteko datuak, eta, gero, txostenak prestatzen, sistemaren arduradunek haren eraginkortasuna zenbatekoa den ikus dezaten.
Ezerk ere ez du betiko irauten. Denboraren poderioz, aldatu egiten dira egoerak eta inguruneak, bai eta enpresen eta erakundeen premiak ere.
Ingurunearen aldaketa zein premietara eta teknologiaren bilakaerara egokituz joan behar dute segurtasun-sistemek.
Txostenen datuak eta ondorioak oinarri harturik egiten ditugu hobetze-proposamenak, eta haien arabera egokitzen ditugu segurtasun-sistemak egoera berrietara.
Etengabe ari da aldatzen enpresen eta erakundeen jarduera-eremua, ingurune sozioekonomiko eta teknologikoaren arabera.
Horregatik, enpresa edo erakundearen alor guztiak aintzat hartzen dituen segurtasun-ikuspegi batetik aztertzen ditugu ingurune fisikoaren eta digitalaren mehatxu guztiak, bai eta babestu beharreko ondasunen ahulguneak ere, eta ezbeharren bat gertatzeko arriskuaren maila zehazten dugu.
Adimena zer den? Informazioa jaso, balioztatu, aztertu eta interpretatzearen emaitza, erabaki egokiak hartzeko betiere.Adimen korporatiboan da espezialista Encriptia, hots, enpresen ezagutza kudeatzen edo, beste era batera esanda, enpresarentzako informazio onuragarria eskuratu eta enpresaren informazio korporatiboa babesten.
Kontraespioitzako neurri elektronikoak ezartzen ditugu. (T.S.C.M.) Informazio-ihesak aurkitzeko ekipoak miatzeko eta lokalizatzeko sistemak. Lan konfidentzialak egiteko ekipoak eta berariazko trebakuntza. Legez kanpoko entzuketa edo zaintza elektronikoak egiteko gailuak (aktiboak zein pasiboak) detektatu eta lokalizatzeko sortuak dira TSCM ekipoak (Technical Surveillance Counter Measures, edo “ekorketa teknikoak”). Beren informazioaren balio handiaz jabetzen diren enpresa eta erakundeentzat dira TSCM zerbitzuak.