Arriskuak eta larrialdiak kudeatzeko masterra
Jarduera- eta koordinazio-arazoak sortu ohi dira, askotan, babes zibilaren eremuan larrialdiak kudeatu behar direnean; horrez gain, ez da egon ohi berariaz horretan diharduen behar adina profesional. Babes Zibileko profesionalak trebatzeko ikasketak eskaintzen ditu Arriskuak eta Larrialdiak Kudeatzeko Masterrak. Baliagarriak dira ikasketa horiek adituak behar dituen edozein herri edo udaletako administrazio publikoentzat, baita herria oso txikia bada ere. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Prebentzio eta Segurtasun Integraleko Eskolarekin (EPSI) elkarlanean antolatua.