Giza segurtasuneko eta zuzenbide orokorreko doktoretza

Eremu tradizionalak (estatua, Europa…) gainditu egin ditu zuzenbide publikoak, eta zuzenbide publiko hegemoniko orokorra bihurtu da, bai ekonomiaren aldetik, bai gizarte-babesaren ikuspegitik. Baina zuzenbide publiko orokorra ez da, soilik, merkataritza libreko zuzenbide ekonomiko neoliberala; izan ere, mugimendu sozialei esker, beste zenbait eskubideren aitortza ere ari da lortzen: eskubide sozial eta kulturalena; lan- eta hezkuntza-alorretakoena, etab. Zuzenbide orokor gisara aztertuko dugu erregulazio hori guztia. Horrezaz gain, segurtasun gizatiarrago bat lortzeko behar diren segurtasun integrala eta zuzenbide orokorra gidari dituzten ikerketa-lerro batzuk ere eskaintzen ditugu.