“Gizakientzako ingurune segurua” ikastaroa
Hau da ikastaroaren helburua: trebatzea publikoarekin harremanetan jarduten diren erakundeko langileak beren lana dela-eta mehatxuak eta/edo erasoak jasotzeko arriskua dakarten egoerak kudeatzen. Trebetasunak eskuratzea estres-egoeran dauden solaskideekin jarduteak ekar ditzakeen arriskuak gutxitzeko. Enpatiaren eta entzute aktiboaren bitartez, bezeroaren/erabiltzailearen haserrea txikiagotzea eta hark zerbitzuarekiko iguripenak direla-eta duen frustrazioa kudeatzea.