Kargatzen...

Enpresa

Encriptia empresa

Etapa berri bati ekin dio SVC Taldeak, eta Segurtasun Sistemen Aholkularitza saila eratu du. Erreferentziako enpresa da SVC segurtasunaren alorrean, eta 25 urtetik gora dira lanean hasi zela.

Enpresei eta erakundeei segurtasun-ikuspegi integrala eskaintzeko eta segurtasunari buruzko ezagutza haienganatzeko sortu zen Encriptia konpainia, sektore horretako profesionalen kezkak bultzatuta. Zure enpresak eta zuk behar dituzuen zuen neurrirako konponbideak prestatuko dizkizute gure profesionalek.

Gure helburua: pertsonen eta erakundeen segurtasun-arazoak aztertzea eta konpontzea, bezeroarekin elkarlan estuan jardunez, mehatxuak, arriskuak eta ahuleziak ikertuz.

Mehatxua denbora errealean detektatzeko, egiaztatzeko eta indargabetzeko sistema teknologikoki aurreratuak erabiltzen ditugu, eta konponbide integralak eskaintzen proiekturik konplexuenei ere, betiere solaskide bakarra geu garelarik.

Etengabe ari dira aldatzen enpresen eta erakundeen arriskuak eta ahulguneak, ingurune sozial, ekonomiko eta teknologikoaren arabera.

Ikuspegi orokor batetik aztertzen ditu Encriptiak arriskuak eta mehatxuak, eta erakundeen sail guztietarako zeharkako ardatz izango den segurtasun-kontzeptu bat bultzatzen.

Eraginkortasuna dugu helburu beti; horregatik, etengabeko ebaluazio-sistema bat behar da erakunde ororen segurtasun-sistema hobetzeko eta egokitzeko, edozein delarik ere erakundearen tamaina, eta horretarako tresnak eskaintzen ditugu.

Zure segurtasunaz eta lasaitasunaz arduratzen diren profesional trebatuak ditu Encriptiak.

Proposamena: teknologia

eta antolakuntza

Gerta daitezkeen arrisku-egoerei aurrea hartzea, horra erakunde edo enpresa baten segurtasun-egitura eraikitzeko gure oinarria. Prebentzioa eta disuasioa dira gure lanabesak, eta teknikariak eta baliabide fisiko zein teknologikoak erabiltzen ditugu lanerako.

Ahal denaren eta nahi denaren arteko orekari eutsiz egiten dugu segurtasun-sistema bat ezartzeko proposamena, bai teknologikoa bai antolakuntza-alorrekoa, teknologiarik aurreratuena erabiliz azkar detektatu, egiaztatu eta indargabetzeko ezbehar-arrisku oro.

Sistema teknologikoen

eta giza baliabideen kudeaketa

Segurtasun-sistema orok behar du nork kudeatua, horretarako diseinatutako zehaztapen teknikoei eta eragiketa-prozesuei jarraikiz. Segurtasunaren kudeaketako arlo guztietan jarduteko behar diren ezagutza, know-howa eta dagozkien ziurtagiri ofizialak dituzte gure teknikariek eta SVC taldekoek: alarmak hartzen dituzten zentralek, zaintzaileek eta segurtasun-zuzendariek. Etengabeko arreta eskaintzen du Segurtasun Sistemak Kudeatzeko Zentroak (24 orduz egunean, urtean 365 egunez). Operadore- eta gainbegirale-talde bat arduratzen da horretaz; behar dutenean, berriz, enpresako beste sail batzuen laguntza jasotzen dute teknika- eta berrikuntza-alorretarako.

Sistemaren etengabeko

ebaluazioa

Inbertsio orotik espero izaten da itzulkinen bat ekartzea, dirutan edo bestelakotan. Inbertsioa egokia izan den jakiteko, berriz, haren eraginak neurtu eta, ondoren, balioztatu egin behar dira. Segurtasun-sistemak ere etengabe aztertu eta ebaluatu behar dira, haien eraginkortasuna egiaztatzeko.

Horretarako, zenbait ekipo eta prozeduraren bitartez jasotzen ditugu segurtasun-sistemaren ebaluazio orokorra egiteko datuak, eta, gero, txostenak prestatzen, sistemaren arduradunek haren eraginkortasuna zenbatekoa den ikus dezaten.

Hobekuntza-proposamena

Ezerk ere ez du betiko irauten. Denboraren poderioz, aldatu egiten dira egoerak eta inguruneak, bai eta enpresen eta erakundeen premiak ere.

Ingurunearen aldaketa zein premietara eta teknologiaren bilakaerara egokituz joan behar dute segurtasun-sistemek.

Txostenen datuak eta ondorioak oinarri harturik egiten ditugu hobetze-proposamenak, eta haien arabera egokitzen ditugu segurtasun-sistemak egoera berrietara.

Arriskuen eta ahulezien

azterketa

Etengabe ari da aldatzen enpresen eta erakundeen jarduera-eremua, ingurune sozioekonomiko eta teknologikoaren arabera.

Horregatik, enpresa edo erakundearen alor guztiak aintzat hartzen dituen segurtasun-ikuspegi batetik aztertzen ditugu ingurune fisikoaren eta digitalaren mehatxu guztiak, bai eta babestu beharreko ondasunen ahulguneak ere, eta ezbeharren bat gertatzeko arriskuaren maila zehazten dugu.

Egoitza nagusia
Albert Einstein 46,
003 bulegoa
Arabako Teknologia Parkea
P.K. 01510 Miñao (Araba)
Telefonoa:
+34 945 067 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Bizkaiako egoitza
Colon de Larreategi 26, 4.a C
P.K. 48009 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa:
+34 944 666 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Gipuzkoako egoitza
Bera-Bera ibiltokia, 19
P.K. 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa:
+34 943 218 293
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Arabako egoitza
Barratxi 8,
P.K. 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)
Telefonoa:
+34 945 278 100
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
Nafarroako egoitza
Luis Morondo, 5, Solairuartea
2A bulegoa
P.K. 31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa:
+34 945 067 000
Helbide elektronikoa: info@encriptia.com
2023 © Todos los derechos reservados.