Kontzientziazio-ikastaroa (MINDFULNESS)
Nola entrenatu burua gatazka-egoeretarako
Zalantzarik gabe, etengabe ari gara aldatzen prozesuak, funtzioak eta metodoak… baina ahaztu egiten zaigu gizakiok ere egokitu beharra daukagula. Horregatik topatzen dugu horrenbeste jende frustratu, desmotibatu eta gatazkatsu automatikoki lan egiten, nekearen eraginez. Helburua: jakitea zerk eragiten duen egunero jasaten dugun ezinegona, eta hura kudeatzen ikastea. Onuragarria da gizakiontzat osasun hobea izatea, harreman hobeak edukitzea, eraginkortasun handiagoz hartzea erabakiak eta egitea jarduerak, eta pentsamendu- eta ekintza-aukera handiagoa izatea. Horri guztiari esker, jaitsi egiten dira erakunde eta enpresetako absentismo- eta txandakatze-mailak, hobetu egiten dira pertsonen arteko harremanak, areagotu egiten dira elkarrenganako konfiantza eta errespetua, handitu egiten da aukerak aurkitzeko eta garatzeko gaitasuna, erantzukizun eta konpromiso handiagoz egiten da lan, ikasteko eta aldatzeko prestasun handiagoa izan ohi da, eta gora egiten du produktibitateak.